martes, 4 de febrero de 2020

Aintzinako Grezia: artea

Antzinako Grezia: artea
Greziako artea izan da, erromatarrengandik hasita gaur arte, mendebaldeko zibilizazioak edertasun eredu hartu duen erreferentzia nagusia. Greziarrek artea egiteko hartu zuten erreferentzia gizakia eta bere errealitatea izan ziren.

Arkitektura
Arlo horretan bereziki tenpluak eraiki zituzten. Tenpluak maila batzuen gainean eraikitzen ziren. Ezaugarrien arabera, tenplu mota bakoitzak bere izena zuen: hipetroa, sabairik gabe; prostiloa, zutabedun sarrera edo portikoa zuena; peripteroa, zutabez inguraturik zegoena, etab.
Tenpluak eredu edo oinarri zehatz batzuen arabera eraikitzen ziren. Eredu horiek gaur arte iritsi diren ordena edo estilo arkitektonikoak dira.

Bereziki eraikinetan erabiltzen diren zutabe eta kapitelen arabera sailkatzen dira hiru ordena horiek: doriarra, joniarra eta korintoarra.Tenpluez gain beste eraikin batzuk ere aipa daitezke: antzokiak edota jauregiak, besteak beste. 



Eskultura

Greziako artistek egin zituzten eskultura asko, tenpluak apaintzeko erabiltzen ziren, hau da, jainkoak goresteko jaio ziren. Greziarrentzat jainkoek giza itxura zeukatenez, estatuek gizakiaren itxura izan behar zuten, baina inolako akatsik gabe. Horregatik, gorputz atalen artean forma zehatzak eta proportzio idealak, hau da, kanona, bilatu nahi izan zuten.
Artistak gizaki moten eredu gero eta zorrotzagoak egiten ahalegindu ziren (emakumeak, gizonak, gazteak, agureak…) eta, hasierako estilo zurrunetatik, hasieran eskultura egiptoarrak imitatzen hasi baitziren, gaur egungo kanon idealetara iritsi arte, bilakaera handia izan zuten.










PINTURA
Ez da greziar pinturaren adierazpenik gorde, baina zeramikazko ontziak erabil ditzakegu nolakoa izan zitekeen pentsatzeko; hainbat forma zituzten, ematen zitzaien erabileraren arabera. Horietako batzuk mitologiako gaiekin apaintzen ziren, beste batzuetan literatur lanetako gaiak erabiltzen ziren, Iliada eta Odisea adibidez, beste batzuetan prestatzen ari ziren atletak irudikatzen zituzten, edota gerrako irudiak erabiltzen ziren… Hiru estilo bereizi ziren: geometrikoa, hondo gorriaren gain egiten ziren irudi beltzak, eta hondo beltzaren gain egiten ziren irudi gorriak.












Aintzinako greziar artea prezzi

No hay comentarios:

Publicar un comentario